II.13. DESCARTES, René ( ) - PDF

Description
II.13. Descartes, René ( ) II Descartesen bio-bibliografia laburra zientifikoa II Filosofia modernoa: munduaren ageriko irudia eta irudi II Materiazko substantzia bakarra II.13.4.

Please download to get full document.

View again

of 20
All materials on our website are shared by users. If you have any questions about copyright issues, please report us to resolve them. We are always happy to assist you.
Information
Category:

Computers & Electronics

Publish on:

Views: 47 | Pages: 20

Extension: PDF | Download: 0

Share
Transcript
II.13. Descartes, René ( ) II Descartesen bio-bibliografia laburra zientifikoa II Filosofia modernoa: munduaren ageriko irudia eta irudi II Materiazko substantzia bakarra II Gorputza (edo materia) eta arima (edo gogamena) argudioak II Jainkoa, substantzia al da? Jainkoaren existentziaren gaineko II Eszeptikoaren bidea: jeinu maltzurrak, burmuinak kupeletan eta Matrix. Zoru tinkoaren bila II Galdutakoa berreskuratzen II Descartes euskaraz II.13. DESCARTES, René ( ) II DESCARTESEN BIO-BIBLIOGRAFIA LABURRA René Descartesen jaiotza, La Haye herrian (egun, herri horrek Descartes du izena), Frantziako erdi-mendebaldean. Urte horretan, Galileok jada 32 urte ditu. Locke 36 urte beranduago jaioko da Descartesen amaren heriotza Frantziako eskola ospetsuenetako batera joaten da ikastera, La Flécheko jesuiten eskolara, hain zuzen ere. Bertan latina, matematika eta filosofia (XVII. mendean filosofia hitzak naturaren gaineko ikerketa adierazten du batik bat) ikasten ditu Zuzenbidean lizentziatzen da an bere lehen lana idazten du, Compendium Musicae. Zenbait gerratan esku hartzen du soldadu gisa. Urte horretan, protestantea den Maurizio Nassaukoaren (hau da, Orangeko printze bihurtuko denaren) agindupean dago; hurrengo urtean katolikoa den Bavariako Maximilianoren agindupean arituko da. Europan barrena dabil bidaiatzen Herbehereetan ematen du denbora gehien Spinozaren jaiotza. Le Monde (Mundua edo Unibertsoa) izeneko lana prestatzen ari da Descartes. Urte berean, Galileok Unibertsoaren gaineko bi sistema nagusiren arteko elkarrizketa argitaratzen du Galileoren kondena dela eta, Descartesek uko egiten dio Mundua lana argitaratzeari Dioptrique, Météores eta Géométrie (Dioptrika -argiaren errefrakzioa aztertzen duen Optikaren adarra-, Meteoroak eta Geometria) idazkiak argitaratzen ditu. Idazki horien hitzaurre gisa Discourse de la méthode (Metodoaren diskurtsoa) ospetsua argitaratzen du Meditationes de prima philosophia (Meditazio metafisikoak) argitaratzen du. 1647an testu horren frantsesezko itzulpena argitaratzen da. Hori da, ziur aski, Descartesen lanik ezagunena Principia philosophiae (Filosofiaren printzipioak) argitaratzen du, latinez. 1647an frantsesezko itzulpena argitaratzen da Les passions de l âme (Arimaren grinak) argitaratzen du. Urte bete beranduago latinezko itzulpena argitaratzen da. 1649an Kristina Suediako erreginak Descartes gonbidatzen du Suediara joatera Stockholmen hiltzen da pneumoniak jota. II FILOSOFIA MODERNOA: MUNDUAREN AGERIKO IRUDIA ETA IRUDI ZIENTIFIKOA Descartesi sarri askotan lehenengo filosofo modernoa esaten zaio, nahiz eta ez dagoen oso garbi adierazpen horrek zer esan nahi duen (ik. aurreko zatian, Filosofia modernoa: razionalismoa versus enpirismoa izenburuko kapitulua). Filosofia modernoa finkatzen hasten da naturaren irudi zientifikoa finkatzen ari den une berean. Descartesen garaian errealitatea eta natura ikusteko modu berri bat gauzatzen ari da, eta modu berri hori zientziaren eskutik dator batik bat. Koperniko, Galileo eta beste zenbait zientzialariri esker, gero eta zabalduagoa da errealitatearen gaineko irudi zientifiko berria. Galileoren esaldiak oso ondo laburbiltzen du irudi berriaren mezu nagusia: naturaren liburua hizkuntza matematikoan idatzita dago. Descartesek ere ildo beretik ikusten du natura. Modu batean edo bestean, Descartes, Spinoza, Leibniz, Locke, Berkeley eta Hume filosofoek aintzat hartuko dute delako irudi zientifikoa. Zertan datza irudi zientifikoa? Azken buruan, irudi zientifikoa da astronomia, fisika, optika, kimika, medikuntza, meteorologia, biologia eta horrelako ikerkuntzek eskaintzen eta garatzen duten irudia. Irudi horren arabera, zenbait natur legeri men egiten dieten hainbat prozesu daude gure esperientzia pertsonaletatik harantzago. Errealitatea erloju edo makina baten antzekoa da; izan ere, errealitatea mekanismo bat da, berezko garapena duen mekanismoa. Baina errealitate hori ez da gardena guretzat. Guk, gizakiok, errealitate hori desitxuratzen dugu, gure ezaugarriak direla medio. Errealitatearen benetako egiturak eta gure esperientziaren bitartez eskuratzen dugun errealitatearen ikuspegiak ez dute bat egiten hasiera batean. Adibidez, har dezagun aintzat nire ondoan dagoen mahaitxo beltza. Ageriko edo bat-bateko irudiaren arabera, objektu bat dago nire ondoan, gainerako objektuetatik bereiz daitekeena. Objektu hori mahai bat da, eta zenbait ezaugarri ditu: txikia, biribila, leuna, uniformea eta beltza da, besteak beste. Horrelako ondorioetara iritsi naiz nire zentzumenek ematen didaten informazioaz baliatuz. Leihotik begiratuz gero, zakur bat ikusiko dut, baita zenbait etxe, zuhaitz eta gizaki ere. Zerurantz lerratzen baldin badut nire begirada, forma eta kolore desberdineko hodeiak ez ezik, urdin-guneak ere ikusiko ditut. Hori da, hain zuzen ere, naturaren edo errealitatearen ageriko irudia, gure esperientzia pertsonalaren bitartez eskuratzen dugun irudia, hain zuzen. Esan bezala, esperientzia pertsonal horren osagai nagusietako bat da zentzumenen bitartez jasotzen dugun informazioa. Alabaina, irudi zientifikoaren arabera, zer da nire ondoan dagoen mahaia? Russellek Filosofiaren arazoak izeneko liburuan dioen eran, mikroskopioaren bitartez aztertzen baldin badugu mahaia, orduan latzuneak, muinoak eta sakonuneak ikusiko ditugu. Hala, mahaia zer da, latza edo leuna? Nik leuntzat daukat, baina mikroskopioak beste ikuspegi bat ematen dit. Eta beltza al da benetan mahaitxoa? Mikroskopioak beste irudi bat ematen dit; izan ere, badirudi mahaia kolorerik gabekoa dela. Areago, mahaia osatzen duten korpuskuluak, antza, kolorerik gabekoak dira. Beraz, mahaia nola izan daiteke beltza? Talka egiten al dute elkarren aurka ageriko irudiak eta irudi zientifikoak? Gaur egun, jakintza zientifikoaren zabalkundearen ondorioz, denok uste dugu ageriko irudiaren azpian partikula elementalak egon daudela, baita partikula horien arteko zenbait erlazio ere. Nik zuhaitzak, mahaiak, zakurrak eta gizakiak ikusten eta bereizten ditut elkarrengandik. Alabaina, ikuspegi zientifiko batetik (fisikariaren ikuspegitik) behatuta, hori guztia partikulen mordo ikaragarri bat baino ez da. Partikulen mordo horren jokabidea natur legeek arautzen dute. Bateragarriak al dira bi ikuspegi horiek? Bestalde, irudi zientifiko horretan, non kokatzen dira hain gizatiarrak diren, esaterako, pentsamendua, kontzientzia eta nahimen edo borondate askea? Horrelako galderek adierazten dute filosofia modernoaren aurrean gaudela. Marko eta ikusmolde moderno horretan, Descartesek aipatu arazoei aurre egiten die, eta beraren erantzunak aurkeztea da gure helburua. II MATERIAZKO SUBSTANTZIA BAKARRA Substantzia hitzaren esanahia zehaztea ez da kontu erraza. Egun, substantzia edozein gauza osatzen duen materiari deritzogu. Antzinako filosofian substantzia hitzak zenbait esanahi dauzka. Besteak beste, substantzia da aldakuntzan irauten duena, edo substantzia da zerbaiten esentzia edo zerizana, edo substantzia da, existentziari dagokionez, independentea dena, edo substantzia da predikazioaren subjektua. Descartesen filosofian substantzia hitzak independentziaren zentzua dauka, hau da, inongo dependentziarik edo mendekotasunik ez duena substantzia da. Ikusiko dugun eran, eta modu orokorrean mintzatuz, Descartesek hiru substantzia (mota) bereizten ditu: materiazko substantzia (edo gorputza), arima (edo gogamena edo espiritua) eta Jainkoa. Atal honetan saiatuko gara argitzen materiazko substantzia bakarra zertan den. Descartesek, materiari dagokienez, substantzia bakarra dagoela baieztatzen du. Beraz, materiari dagokionez, monista da. Nola defenda daiteke horrelako tesi txundigarria? Nola defenda daiteke materiazko substantzia bakar bat dagoela? Richard Francks-ek (Modern Philosophy, 2003) proposatzen dituen irudi edo metafora batzuk jarriko ditut mahai gainean, hasiera batean hain txundigarria den tesi hori ulergarria eta koherentea bihur dadin. Aipatu monismoa txundigarria da, materiazko objektu asko daudela uste dugulako eguneroko bizitzan. Aulkian eserita nago, mahai gainean dagoen ordenagailuan idazten ari naizela. Substantzia hitzaren zentzuren batean, aulkia, ni neu, mahaia eta ordenagailua substantzia edo objektu desberdinak dira nire ustean. Elkarrengandik ondo bereizten ditut objektu horiek, eta, horregatik, substantzia edo objektu desberdinak direla uste dut. Beste hainbeste esan dezaket leihotik ikusten ditudan zenbait objekturi buruz. Alabaina, ikuskera hori desegingo zaigu cartesiar gogoetan murgildu ahala. Hona hemen Descartesen pentsabidea ulertzen lagunduko digun metafora bat. Har dezagun kontuan Lur planetaren azaleraren zatirik handiena estaltzen duen ur gaziko eremu zabala. Urezko masa horren barruan zenbait bereizketa egiten ditu gizakiak. Hala, esaterako, Ozeano Barea eta Atlantikoa elkarrengandik bereizten ditugu. Bereizketa horrek, zalantzarik gabe, badu kutsu konbentzionala eta, areago, arbitrarioa. Bereizketa hori, ziur aski, helburu praktiko batzuei begira finkatu du gizakiak. Helburuak beste batzuk izan balira, urezko masaren zatiketa bestelakoa zatekeen. Hari horri helduz, pentsa dezagun, adibidez, arrainak bizi diren moduan bizi den gizaki batengan. Kasu horretan, zalantzarik gabe, urezko masa zatikatzeko era bestelakoa litzateke, beste premia batzuen araberakoa. Orain pentsa dezagun gero eta txikiagoa den gizaki batengan. Ildo horretatik, Ozeano Barearen eta Atlantikoaren arteko bereizketak galduko luke funts osoa. Hau da, horrelako gogo-ariketa eginez, ez genuke esango gehiago Ozeano Barearen eta Atlantikoaren arteko bereizketa errealitatean bertan txertaturik dagoen bereizketa bat denik. Beraz, ur gaziko eremuaren barruan ez dago bereizketarik egiterik? Jakin badakigu urezko masa erraldoi bakar hori ez dela uniformea; badaude olatuak, ur-lasterrak, zirimolak Badago mugimendua bere baitan eta aldakuntzak etengabekoak izaten dira. Descartesek aipatzen duen materiazko substantzia bakarra urezko masa horren antzekoa da. Eguneroko bizitzan ikusten ditugun egurrezko mahaia, burdinazko aulkia, paperezko liburua eta haiek inguratzen dituen airea materiazko substantzia bakarraren baitan ulertu behar dira, olatuak, ur-lasterrak eta zirimolak urezko masaren barruan ulertzen ditugun era berean. Azken buruan, ustezko substantzia independente horiek (esaterako, mahaia eta liburua) errealitateko partikulen multzo egituratuak dira; areago, ustezko substantzia horiek denak (adibidez, mahaia eta liburua) abiadura azkarrago edo motelagoan higitzen diren partikulen multzo egituratuak dira. Ozeanoan olatuak bereizten ditugun eran, materiazko substantzia bakar horretan gauza arruntak (eta ez hain arruntak) ere bereizten ditugu. Olatuak ura baino ez diren bezala, egurra, burdina eta airea (baita egurrezko, burdinazko eta airezko gauzak ere) materia baino ez dira. Olatuak, itxuraz, gauza bananduak izan arren, hau da, substantziak diruditen arren, finean ozeano bakarraren baitan gertatutako aldakuntzak edo mugimenduak dira. Halaber, eguneroko bizitzan ikusten ditugun ustezko substantzia bananduak ez dira benetako substantziak, materiazko substantzia bakarraren aldakuntzak edo, Descartesen hitzetan, moduak baizik. Azkenean, gauza guztiak materiazko substantzia bakar horren moduak dira, alegia, materiazko substantzia bakar horren baitan gertatzen diren hartueman mekanikoen fruituak. Hortaz, Descartesentzat gorputzak mekanismoak dira, materiazko substantzia bakarraren moduak direnak. Jakintza zientifikoaren helburu nagusietako bat da, hain zuzen ere, materiazko substantzia bakarraren jokabidea ezagutzea. Erabili dugun irudiari edo metaforari helduz, jakintza zientifikoaren helburua da urezko masa erraldoiaren jokabidea ezagutzea, olatuak, zirimolak eta ur-lasterrak masa horren baitan nola sortzen diren ezagutzea. Descartesen ustean, materiaren gaineko ezagutza hori posible da eta hizkuntza matematiko batean adieraz daiteke (horra hor Galileoren hitzen oihartzuna), materiaren jokabidea lege gutxi batzuek arautzen baitute. Lockeri buruzko atalean ikusiko duguna aintzat hartuz, Descartesek eta Lockek ez dute bat egiten substantzia bakarraren ezagutzari dagokionez: Lockerentzat, Descartesentzat ez bezala, errealitatearen ezagutza hori ez da posible, errealitatea ezezaguna baita (ik. Lockeri buruzko kapituluan, 5. atala). Hortaz, Descartesek materiazko modu edo aldakuntza guztiak (besteak beste, gorputz zerutarrak, eguneroko bizitzako gauza arruntak, baita giza gorputza ere) azaldu nahi ditu lege gutxi horiek erabiliz. Descartesek, azken buruan, materiaren ikuspuntu mekanizista du. Hau da, bada, materiazko munduaren irudi zientifikoa: lege gutxi batzuek arautzen duten materiazko substantzia bakarra. GOGAMENA) II GORPUTZA (EDO MATERIA) ETA ARIMA (EDO Materiari buruzko ikuspegi monistaren barruan, non kokatzen da gizakia? Gizakia ere materiazko substantzia horren modu bat al da? Galdera hori bera gizakiari buruz izan beharrean, bestelako animalia bati buruz izango balitz, tximino bati buruz kasu, Descartesek baiezko erantzuna emango luke. Descartesek Metodoaren diskurtsoan (bosgarren zatian) hauxe dio: Tximino baten, edo arrazoimenik gabeko beste edozein animaliaren, gorputzadarrak eta itxura bera izango luketen makinak egongo balira, ez genuke inolako modurik izango ezagutzeko ez direla animalia horien natura berekoak. Alegia, arrazoimenik gabeko animaliak makinak dira, mekanismoak, azken buruan, materiazko substantziaren moduak. Hezur-haragizko tximino batengandik bereiztezina den tximino artifizial bat eraikitzea litekeena da. Gauza bera esango genuke edozein animaliari edo landareri buruz. Eta gizakia? Ba al dago eraikitzea gizakiaren kopia bereiztezinik? Descartesen arabera, gizakia ezin da murriztu materiazko substantziaren modu batera; gizakiaren gorputza, berriz, bai. Beraz, Descartesen ustez, nahiz eta giza gorputzaren berdina den makina bat eraikitzeko gauza izan, hala eta guztiz ere ez genuke gizaki bat lortuko. Giza gorputza imitatzen duen makina perfektuak ez lituzke gaindituko gizakiak gainditzen dituen bi test. Alde batetik, gizakien jokabideen aniztasuna ezin da azaldu mekanikoki. Gizakia bizitzaren zirkunstantzia guztietara egokitzen da, eta zirkunstantzia horien arabera jokatzen du. Oso malgua da gizakiaren jokabidea. Makina batek ezin du horrelako malgutasunik lortu; izan ere, makina oro programatuta baitago zirkunstantzia zehatz batzuen aurrean jokabide eta erantzun zehatzak izan ditzan. Esaterako, gizakiak, zirkunstantzia batean, hautu bat egin dezake. Eman dezagun ezkerrera joatea erabaki duela azken unean, nahiz eta eskuinera joatea erabakita zeukan aldez aurretik. Horrelako hautuak mekanikoki azaltzeak zaila dirudi. Beste aldetik, eta aurrekoarekin lotuta ziur aski, gizakiek erabiltzen duten hizkuntza ere guztiz malgua da, hau da, zirkunstantzia eta egoera guztietara egokitzen da giza hizkuntza, baita ustekabeko zirkunstantzia eta egoeretara ere. Berriro ere, malgutasun hori ezin da mekanikoki azaldu, Descartesen ustez. Beraz, edozein makinari, nahiz eta perfektuena izan, zerbait falta zaio gizakia izan dadin, eta falta zaion hori, jakina, ezin da materiazkoa edo mekanikoa izan. Falta zaion hori arima (edo gogamen edo espiritua) da. Arimak emango dizkio gizakiari materiak (edo gorputzak) ematerik ez duena. Gilbert Ryle ( ) filosofoak honako adierazpena erabiltzen du Descartesen teoria deskribatzeko, hau da, gizakiaren bi alderdi horiek adierazteko, gorputza eta arima adierazteko: makinan dagoen mamua (ghost in the machine). Hortaz, ni adierazpena erabiltzen dudanean gauza konplexu bat izendatzen ari naiz anbiguotasun puntu batekin. Gehienetan, nire esperientziak edo nire pentsamenduak eta gogo-egoerak aintzat hartzen ditudanean, substantzia mota bat izendatzen ari naiz, arima, hain zuzen ere. Bestelakoetan, nire mugimendu fisikoak aintzat hartzen ditudanean, beste substantzia baten modu bat izendatzen ari naiz, nire gorputza, hain zuzen ere. Ni adierazpena, bada, anbiguoa da, zenbaitetan substantzia bat (edo arima bat) eta bestelakoetan beste substantzia baten modua izendatzen baitu. Giza gorputz bakoitza materiazko substantziaren modu bat den bezalaxe, arima bakoitza arimazko substantzia baten modu bat al da? Descartesek ezezko erantzuna ematen digu: arima edo gogamen bakoitza substantzia bat da, eta substantzia gisa bere moduak dauzka, gogo-egoerekin loturik dauden aldakuntzak, hain zuzen ere. Azken buruan, gogamen bakar batean gogo-egoera desberdinak daude; usteak, nahiak, helburuak, beldurrak, minak eta asmoak, besteak beste, gogamen baten egoerak edo gogo-egoerak dira. Beraz, Descartesen ikuskeran, materiazko substantzia bakarra badugu ere, arimazko substantzia edo gogamen asko daude. Geroago (Eszeptikoaren bidea izeneko atalean), cogito ergo sum (pentsatzen ari naiz, beraz, banaiz) baieztapen ospetsua iruzkintzean, ikusiko dugu Descartesek ziurtzat jotzen duela badagoela zerbait pentsatzen duena. Descartesen tesia da pentsatzen duen hori ezin dela gorputza edo materia izan; izan ere, beherago erakutsiko dugun bezala, pentsatzen duen hori eta materia elkarrengandik independenteak dira. Hala, zenbaitetan Descartes filosofo dualista dela esaten da. Dualista hitzaren bitartez adierazi nahi da bi substantzia mota bereizten dituela: batetik, materia (eta materiazko substantzia bakarra dago) eta, bestetik, arima (eta arimazko substantzia asko dago). Lehenengoa ezagutza matematikoaren objektua da (naturaren liburua hizkuntza matematikoan idatzita dago eta); arima (pentsatzen duena), berriz, ez. Zeintzuk dira, hurrenez hurren, materiazko substantziaren eta arimaren ezaugarri nagusiak edo atributuak? Materiazko substantziaren atributu nagusia hedadura da eta arimarena, berriz, pentsamendua. Horregatik, Descartesek lehenengo substantziari res extensa (gauza hedatua) esaten dio sarri askotan, eta bigarrenari, ordea, res cogitans (pentsatzen ari dena). Materia eta arima, substantziak diren heinean, elkarrengandiko independenteak dira. Materiazko substantzia dela-eta, harrigarria da Descartesek gorputzari edo materiari atributu bakarra egoztea, eta atributu hori hedadura izatea; materia hedadura duena da, hau da, zabalera, luzera eta sakonera duena. Hala, geometriak azter ditzake materiaren propietateak. Harridura sortzen du ikuspegi horrek. Esaterako, zenbait filosofok zera galdetu dute, hedadura bakarrik kontuan hartuta, nola azal ditzakegu materiak hain berezko dituen bestelako propietateak, hala nola solidotasuna edo mugimendua? Boylek, Newtonek eta Lockek, besteak beste, gorputzaren edo materiaren esentzian solidotasuna ere badagoela adierazten dute. Filosofo eta zientzialari horiek ez dute batere garbi ikusten nola ondoriozta daitekeen materiaren mugimendua eta solidotasuna hedadura soiletik abiatuz. Alabaina, nahiz eta Descartes kritika horietaz jabetzen den, bere teoriari eusten dio. Antza, Descartesentzat, mugimendua materiazko substantzia horretan sortzen da, olatuak eta zurrunbiloak itsasoan sortzen diren era berean. Izan ere, materia jarraitua bezain hedatua da eta, geometrikoki azal daitezkeen gertakariak kontuan hartuz, materian bertan mugimendua sortzen da. Aintzat hartu behar da Descartesek, atomista klasikoek ez bezala, mugimendua azaltzen duela hutsaren existentzia aldarrikatu gabe: Descartesen arabera, ez dago hutsik. Esan bezala, Descartesen materia jarraitua eta hedatua da. Bestalde, arimari (edo gogamenari) pentsamendua dagokio. Gainera, arima eta gorputza substantzia independenteak dira, hau da, pentsamendua hedaduratik independentea da. Zergatik dira elkarrengandik independenteak bi substantzia (mota) horiek? Argudio desberdinak proposatzen ditu Descartesek independentzia justifikatze aldera. Argudio horietako hiru ikusiko ditugu. Hala eta guztiz ere, ondo bereizi behar dira independentzia eta eragin-trukea: nahiz eta arima eta gorputza elkarrengandik independenteak izan, badago haien arteko zalantzarik gabeko eragin-trukea. 1- Descartesen ustean arima, gorputza ez bezala, zatiezina da. Hedadura duena, berez, zatigarria da. Hortaz, arimak eta gorputzak elkarrengandik ontologi
Related Search
We Need Your Support
Thank you for visiting our website and your interest in our free products and services. We are nonprofit website to share and download documents. To the running of this website, we need your help to support us.

Thanks to everyone for your continued support.

No, Thanks