Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena

Description
1. memoria 2009 memoria 2009 memoria 2009 www.ongdeuskadi.org memoria 2009 txostena 2009 txostena 2009 www.ongdeuskadi.org 427x297portada200917/9/1010:17Página1 2.…

Please download to get full document.

View again

of 28
All materials on our website are shared by users. If you have any questions about copyright issues, please report us to resolve them. We are always happy to assist you.
Information
Category:

Slides

Publish on:

Views: 2 | Pages: 28

Extension: PDF | Download: 0

Share
Transcript
  • 1. memoria 2009 memoria 2009 memoria 2009 www.ongdeuskadi.org memoria 2009 txostena 2009 txostena 2009 www.ongdeuskadi.org 427x297portada200917/9/1010:17Página1
  • 2. ENPLEGUETAGIZARTE GAIETAKOSAILA GarapenLankidetzarakoZuzendaritza DEPARTAMENTODEEMPLEOY ASUNTOSSOCIALES DireccióndeCooperaciónalDesarrollo EUSKADIKOGGKEen KOORDINAKUNDEA COORDINADORA deONGDEUSKADI Araba CasadeAsociaciones SimonedeBeauvoir SanIgnaciodeLoyola8-3ºOficina1 01001Vitoria-Gasteiz Tel.:945280745•Fax:945280745 araba@ongdeuskadi.org Bizkaia AlamedaUrquijo30,GaleríasUrquijo,Ofic.8 48010Bilbao Tel.:944150300•Fax:944150300 bizkaia@ongdeuskadi.org Gipuzkoa AvenidaPasajesSanPedro13trasera 20017Donostia Tel.:943463526•Fax:943463526 gipuzkoa@ongdeuskadi.org coordinadora@ongdeuskadi.org www.ongdeuskadi.org Financia: ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Dirección de Cooperación al Desarrollo EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA COORDINADORA de ONGD EUSKADI Araba Simone de Beauvoir Elkartetxea San Ignacio de Loyola 8 - 3. 1 Bulegoa 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 280 745 • Faxa: 945 280 745 araba@ongdeuskadi.org Bizkaia Urkixo Zumarkalea 30, Urkixo Galeriak, 8. bulegoa 48010 Bilbao Tel.: 944 150 300 • Faxa: 944 150 300 bizkaia@ongdeuskadi.org Gipuzkoa Pasajes San Pedro Etorbidea 13 atzealde 20017 Donostia Tel.: 943 463 526 • Faxa: 943 463 526 gipuzkoa@ongdeuskadi.org coordinadora@ongdeuskadi.org www.ongdeuskadi.org Laguntzailea: 427x297portada200917/9/1010:17Página2
  • 3. txostena 20091 1. Aurkezpena: Itxiera eta irekiera garaia 2 2. Nortzuk gara? 4 Misioa 5 Barne antolaketa 5 3. Gure ekimenak 6 Jokabide Kodearen Jarraipen Batzordea 6 Generoa 8 Eragin Politikoa 10 Giza Mobilizazioa eta Kanpainak 12 Komunikazioa 14 Idazkaritza teknikoak 16 Euskadi 16 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 18 4. Koordinakundeko kideak 22 Gobernu Batzordea 22 Lan-taldeak 22 Erakundeetan partaidetza 23 Talde Teknikoa 24 Kideak diren GGKEak 24 Lankideak 24 5. Ignacio Ellacuría saria 25 6. Kontu argiak 26 Aurkibidea 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 1
  • 4. 2. Aurkezpena 1. Itxiera eta irekiera garaia 2009an izandako hainbat gertakariren ondorioz, dinamika berri ugari sortu dira na- zioarteko lankidetzaren euskal esparruan. Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) martxoan ospatu ziren Eusko Legebiltzarrerako hautes- kundeak, eta gobernu aldaketarekin batera aro berri bati ekin zaio euskal lankidetza pu- blikoan, zeren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia arautzen duen legeak nabar- men aldatu baitu EAEko Garapenerako La- guntza Ofizialaren kudeaketa. Urte honetan zehar, Jaurlaritza Garapenerako Lankidetza- ren Euskal Agentzia martxan jartzeko presta- keta lanetan aritu da. Bestalde, foru aldundiek planteamendu be- rritzailea eginez hasi dute ekitaldia; era- kunde arteko koordinaketa prozesua hasi dute eta datozen hiru urteetarako Plan Zu- zentzaile bateratua izan da prozesu horren emaitza. Hiru aldundiek ahalegin handia egin dute marko estrategiko partekatu bat adosteko eta prozesu horretan Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea sar- tzeko. Horri esker, aurrerapen positiboa lortu da nazioarteko lankidetzan eginiko lanean. Bestalde, Koordinakundeak norabide zehatz batean zuzendu nahi izan ditu eragile pu- blikoekiko elkarrizketak eta proposatzen di- ren lan-modu berriak, helburutzat harturik garapenerako lankidetza eraginkor, kohe- rente, osagarri eta harmonizatua lortzea. Urtean zehar gure erakundearen baitan hainbat prozesu itxi dira eta beste batzuk ireki dira. Aipatzekoa da amaitu dela Ko- ordinakundeak Garapenerako hamar GKE- rekin (GGKE) garatu duen laguntza proze- sua erakunde horietan genero ikuspegia sartzeko. Esperientzia hori argitara eman ondoren, ziklo bat itxi da eta erronka berri bat zabaldu: gure erakundeko funtziona- mendu maila guztiak transbertsalki bildu- ko dituen Genero Politika diseinatzea. Beste lan bat ere amaitu da epe honetan, 2005-2007 urteetan Gipuzkoako lankidetza publikoaren egoera ikertu duen prozesua hain zuzen. Dagoeneko argitaratu eta jen- daurrean aurkeztu da komunikabideen bi- tartez eta atea zabalik utzi da datozen urte- etan proiektu hori Autonomi Erkidego osoan gauzatzeko. Halaber, hausnarketa prozesu garrantzitsu bat egin da erakundearen barruan, Koordi- nakundeko erakunde kideen parte-hartzea motibatzeak eta beren arteko harremanak sustatzeak duen garrantzia aztertzeko. Informazio eta komunikazio teknologia be- rriek aliantza eta sinergia dinamika berriak ekarri dituzte. Horretarako, Koordinakunde- ak bere web orria sustatu du eta Facebook eta Flicker bezalako sare sozialekin bat egin du. Gainera, hainbat lan-topaketa an- tolatu dira komunikabideekin eta zenbait txostena 2009 2 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 2
  • 5. txostena 20093 komunikazio ekintza garatu dira, esaterako, prentsaurrekoak, komunikatuen eta posiziona- menduen hedapena... eta, azkenik, Hegoaldeko Ikuspegiak Komunikazio Solidarioa Lehiaketa. Baina, 2008an lehertutako ekonomi eta fi- nantza krisi larriak markatutako urte honetan, zalantzarik gabe, funtsezkoak izan dira haus- narketa espazioak, argi geratu baita egungo garapen eredua ez dela gai desberdintasunak desagerrarazteko –aitzitik, are larriago bilaka- tzen baititu-. Eredu honek, gainera, ez du giza- kion zoriona elikatzen. Horregatik, GGKEetan hiru eztabaida proposatu dira. Batetik, kritiko- ki aztertu behar dira garapenerako politikak, tresnak, arkitektura eta laguntzak, eta zorrotz aztertu behar dira baita ere onartezinak diren murrizketa sozialen politikak. Bestetik, GGKEen erronka aztertu behar da: garapenerako era- kunde koherente eta gardenak eraikitzea, era- gin politikorako gaitasuna duten erakunde ekitatibo eta eraginkorrak alegia. Eta, azkenik, GGKEen nazioarteko lankidetzaren eraginkor- tasuna eta kalitatea nola hobetu ikertu behar da. Hausnarketa espazio hauekin batera, beste hainbat jarduera eta ekintza egin dira hiru lu- rraldeetan (salaketak, giza mobilizazioak, sen- tsibilizazioa...), besteak beste, Pobreziaren aur- kako Nazioarteko Astean. 2009arekin batera amaitu da 2006-2009 urte- etarako garatutako Plan Estrategikoa. Urteko azken hilabeteetan ebaluatu dira lortutako emaitzak, prozesu parte-hartzaile luze baten bitartez. GGKEek, lurralde batzordeek, lan taldeek, Gobernu Batzordeak, kontratatutako langileek eta plataformarekin harremana du- ten kanpoko eragileek azterketa eta ebaluake- ta lan konplexua egin dute prozesu horretan. Gainera, Koordinakundeko kide diren erakun- deek Gobernu Batzordeak prestatutako gal- detegi bati erantzun diote, garapenerako lankidetza sustatzeko, bultzatzeko eta koor- dinatzeko sare bezala etorkizuneko ekintzek hartu behar duten norabidea zehazteko. Es- pero dugu erantzun horietatik aterako direla erakundeak datozen urteetan egingo duen lana egituratzeko jarraibideak; 2010-2013 Plan Estrategiko berrian jasoko da lan hori, eta baita ere sare bezala hartuko diren lehentasunak eta horiek lortzeko modu eraginkorrenak. Urtea amaitzeko, Euskadiko GGKEen Koordi- nakundeak Ignacio Ellacuría saria jaso du 20 urtetan egindako lanaren aitortza bezala. Ana María Arriola Palomares Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Lehendakaria 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 3
  • 6. txostena 2009 4 Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea 1988an sortu zen kide diren GGKEen jarduerak ahalik eta koordinatuenak, koherenteenak, egokienak eta errespe- tuzkoenak direla ziurtatzeko, eta horrek berekin dakar el- karren artean, hausnartzea, eztabaidatzea eta lan egitea. Hasieran 11 kide fundatzailez osatu bazen ere, 2009aren amaieran, 79 GGKE ditu eta 110 egoitza baino gehiago Euskadiko lurralde historikoetan. Urte hauetako esperientziaren ondorioz, Koordinakun- dearen lehentasunezko helburu batzuk adostu ditugu guztion artean: • Kide diren GGKEen arteko koordinazioa hobestea, ga- rapenerako nazioarteko lankidetza areagotzeko, era- kundeen arteko ekintza bateratuak gauzatuz. • Sustatzen ari garen lankidetza ereduaren hausnarke- tarako espazio erkidea sortzea, Iparralde-Hegoaldean dauden harreman desberdinak aldatzeko. • Euskal gizartea Hegoaldeko herrialdeen errealitatea- rekiko sentsibilizatu, kontzientziatu eta prestatu. • Tolerantzia eta elkartasuna bultzatu herri eta kultu- ren artean. • Jendaurrean azaldu GGKEek eginiko lana. 2. Nortzukgara? 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 4
  • 7. txostena 20095 Barne antolaketa Euskadiko GGKEen Koordinakundearen organo na- gusia Batzorde Orokorra da. Urtean behin batzen da urteko oinarrizko irizpide eta jarduera ildoak ze- hazteko. Bestalde, Batzorde Orokorrean hautatzen dira instantzietako ordezkari izango diren karguak. Batzorde Orokorra urtean behin (gutxienez) batzen denez, Gobernu Batzordea da Koordinakundearen organo exekutiboa. Hilean behin egiten diren Lurral- de Batzordeetan hartutako erabakiek aholkatzen dute Gobernu Batzordea eta batzordeetako eraba- kiak betearaztea du helburu. Gainera, lana eragingarriagoa izan dadin, lurralde bakoitzean lan-taldeekin lan egiten da. Hauek talde txikiagoak dira eta GGKE guztientzat irabazasmorik gabe lan egiten duten hainbat GGKEetako kideez osaturik dago. Hauek dira hiru lurralde historikoetan ditugun lan- talde operatiboak: • Eragin Politikoa. • Generoa. • Giza Mobilizazioa eta Kanpaina. • Komunikazioa. Era berean, Jokabide Kodeari jarraipena emateko tal- dea ere badago. Jendearentzako eta GGKEentzako zerbitzu bat ere badu eskabideei erantzuna emanez hiru lurraldeetako idazkaritza teknikoen bitartez. Misioa Koordinakundeak garapen lanetan diharduten zenbait GKE biltzen ditu. GKE hauek Jokabide Kode bat dute eta giza garapen iraunkorraren eta genero berdintasunaren alde lan egiten dute. Hona hemen Koordinakundearen lan arlo garran- tzitsuenak: • Erakunde publiko eta pribatuek hala nola Koordinakundeari elkartutako organizazioek kalitatezko garapena bultza dezaten lan egitea. • Koordinakundeko kide diren erakundeen pro- zesuak bultzatzea beren ahalmen politiko eta teknikoak indartuz. • Eraldaketa soziala sustatzea elkartasunaren kultura bultzatuz hiritarren artean, desber- dintasunak eta pobrezia areagotzen dituzten egiturak aldatuz eta gure garapen ereduari buruzko eztabaida sustatuz. Hori guztia aurrera eraman nahian, Koordinakun- deak topaguneak, eztabaida eta hausnarketa gu- neak eskaintzen ditu erakunde kideek irizpide ko- mun batzuk finka ditzaten, gainera, eragin politiko eta soziala garatzen du, aliantzak bideratzen ditu beste mugimendu sozial batzuekin eta presentzia publiko handiagoa aldarrikatzen du. Era berean, erakundeen ahalmena indartzen eta erakunde- en arteko aliantzak errazten ditu, erakundeen baliabideak jendeari helaraziz eta alderantziz. 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 5
  • 8. 3. Gureekimenak 2009. urtean zehar, Jokabide Kode- aren Jarraipen Batzordeak lanean jarraitu du Jokabide Kodearen hedapena eta eza- gutza sustatzeko, GGKEen artean honen jarraipena bultzatzeko, GGKEek Kodea be- tetzen dutela egiaztatzeko, interpretatze- ko eta erakundeei bere aplikazioaren in- guruan aholkatzeko. Guztira, sei aldiz bildu da urtean zehar. Azken 12 hilabeteetan, Jokabide Kodearen Jarraipen Batzordeak bi lan izan ditu nagu- siki. Alde batetik, Euskadiko GGKEen Koor- dinakundean sartzea eskatu duten GGKEen dokumentazioa aztertu du, eta horretarako, Gobernu Batzordeari eta Batzar Orokorrari igortzen zaien balorazio txosten bat egin du. 2009an, Bizilur GGKEa sartu da Koordi- nakundean eta Economistas sin Fronteras Fundazioa eta Educación sin Fronteras sar- tzea gomendatu da. Bestalde, Jokabide Kodearen Jarraipen Ba- tzordeak aurrera jarraitu du Koordinakun- deko Batzar Orokorrak 2007an onartutako prozesuarekin. Horrela bada, GGKEek Jokabide Kodearen inplementazioari buruz eginiko galdetegiak aztertu ditu, gure lana etengabe hobetzeko asmoz. Berriro ere gutun bat bidali zaie Ko- dea betetzeari buruzko galdetegia erantzun ez duten Koordinakundeko GGKEei, eskatu- tako informazio eta dokumentazioa bidal dezaten. Jokabide Kodearen Jarraipen Batzordeak presentzia izan du Estatu mailan, izan ere, Jokabide Kodearen Jarraipen Batzordea txostena 2009 6 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 6
  • 9. txostena 20097 Madrilen egindako Jarraipen batzordeen urteko to- paketan parte hartu baitu. Hitzordu hartan autonomi erkidegoetako koordina- kunde bakoitzean bizitako prozesuak trukatu ziren. 2009an bilera bat egin da Anesvad elkartearekin Koor- dinakundeari bere marketin kanpaina berria aurkeztu ziezaion, komunikabideen bitartez hedatu aurretik. 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 7
  • 10. txostena 2009 8 Koordinakundearen Genero Alorre- an, genero berdintasuna lortzera bideratuta- ko hainbat alderdi jorratu dira. 2009an amaitu da genero ikuspegia instituzio- nalizatzeko asmoz hamar GGKErekin buru- tutako prozesua. Lana 2007an hasi zen, Koordinakundeak konpromisoa hartu bai- tzuen erakundeen baitan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko. Prozesu honetako amaierako jardueren arte- an aipatzekoa da hamar erakunderekin bate- ra egin zen saioa. Bertan aztertu zen zein egoeratan dauden genero ikuspegia institu- zionalizatzeko urtetako lana egin ondoren. Gainera, BBKren diru-laguntzari esker Eus- kadiko GGKEetan genero ikuspegia sartzeko prozesuaren sistema-ebaluazioa argitalpena kaleratu ahal izan da, bertan biltzen delarik hamar erakunde horiek bizi izandako espe- rientzia. Era berean, ikerketa horren aurkez- pen publikoa egin zen eta hainbat komuni- kabideri azaldu baitzitzaizkien lortutako on- dorio nagusiak. Dokumentua ezagutzera eman zen Donostiako eta Gasteizko lanki- detza udal batzordetan, ERDU (Arabako El- karte eta Boluntarioen Agentzia) eta antzeko foroetan. Halaber, etorkizunean antzeko prozesuetan parte hartzeko interesa azaldu zuten Koordinakundeko hainbat erakunde- tan ere aurkeztu zen. Argitalpen horrek gainera etorkizuneko bo- kazioa dauka, Koordinakundearen beraren Genero Politika garatzeko oinarriak ezarri baititu. Horixe izan da urtean zehar lan-tal- deak izan duen jarduera nagusietako bat eta berau garatzeko, hots, genero auto- diagnostikoa egiteko bi etapa gauzatu dira. Lehenengoan, Koordinakundearen baitako hainbat pertsonak parte hartu dute hiru lu- rraldeetatik etorritakoak (Gobernu Batzor- deak, Lan-talde Teknikoak eta Genero, Ko- munikazio, Giza Mobilizazioa eta Kanpainak eta Eragin Politikoko lan-taldeek). Genero Generoa Gureekimenak 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 8
  • 11. txostena 20099 Taldearen laguntza metodologikoari esker diagnos- tikatu ahal izan dute zein neurritaraino barneratu dituen erakundeak genero berdintasunarekin lotu- tako arau eta printzipioak bere politiketan (estatu- tuak, araudiak, protokoloak…), bere egituran (giza baliabideak, lan politika, prestakuntza planak…), an- tolakuntzako kulturan (erakundearen nortasuna de- finitzen duen idatzi gabeko arauen multzoa) eta bere produktuetan (kanpora hedatzeko edo barruan mantentzeko sortutakoak). Bigarren fasean, berriz, lan-taldeak taldeen lanari ekin dio berriro eta Nata- lia Navarro kanpo aholkulariaren laguntza metodo- logikoarekin osatu du. Genero berdintasunarekin zerikusia duten eragin politikoko gaietan, nabarmentzekoak dira Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Zuzendaritzak euskal era- kundeetan Genero berdintasuna lortzeko prozesuen dekretuari egin dizkion ekarpenak, eta baita emaku- mezko kanpo aholkulariak eskaintzen dituen lan poltsaren kudeaketa ere. Era berean, ekarpenak egin zaizkie hiru euskal foru aldundien Plan Zuzentzaile bateratuari eta Gasteizko Udaleko Plan Zuzentzaile- ari. Gasteizko Udaleko Lankidetza Kontseiluan gene- ro gaiak lantzen dituen lan-taldean parte hartu da eta bilerak egin dira Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin, GGKEentzat generoaren arloko presta- kuntza estrategiak diseinatzeko. Beste hainbat jardueraren artean, azpimarratzeko- ak dira estatuko zein autonomietako genero talde- en sarean eta GGKEen erronkak eta desafioak mundu globalizatuan lan-saioen prestakuntzan parte hartu izana. Bestalde, aliantzak, lan ildoak eta elkar-ezagutza bultzatzen jarraitzeko asmoz, lankidetzaren eremuan diharduten eta Bizkaia bisi- tatu duten Hegoaldeko emakumeekin bilerak an- tolatu dira. Gainera, martxoak 8 eta azaroak 25eko Bizkaiko koordinakunde feministetan parte hartu da. Azkenik, Genero Saileko Arduradunak hainbat jardunalditan esku hartu du, hala nola Retos y pro- puestas en defensa de los derechos humanos de las mujeres edo V Jornadas de empoderamiento de las mujeres. Generoari eta garapenari buruzko ikastaro bat eskaini da Donostian eta Eusko Jaurla- ritzako Hezkuntza Saileko genero estrategia mar- txan jartzen lagundu da. Euskadiko Nuevas mas- culinidades y desarrollo taldea koordinatu da ere. Aldi berean, Espainiako Garapenerako GKEen Koor- dinakundeko Genero Lan-taldeak hala eskatuta, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espai- niako Agentziak (AECID) egin duen genero eta ga- rapen sektoreko ikerketa-diagnostikoan parte har- tu da. 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 9
  • 12. Gureekimenak txostena 2009 10 Eragin Politikoaren Alorrean, 2009an zehar harreman egonkorrak izan dira Euska- diko lankidetza politikak diseinatzeko ardura duten eragileekin eta baita Autonomi Erkide- goan ordezkaritza duten alderdi politiko na- gusiekin eta beste erakunde batzuekin ere, hala nola Euskal Fondoa Elkartearekin. Gaine- ra, aurrerapen nabarmenak lortu dira Pobre- ziaren aurkako Ituna sinatzeko bidean, testu bateratu bat proposatuz. Aldizkako bilerak egin dira Eusko Jaurlaritza- rekin eta Koordinakundearen ordezkaritza izan da Eusko Jaurlaritzako Aholku-Batzor- dean. Bi espazio horietan posizionamenduak aurkeztu dira eta ekarpenak egin zaizkio Eus- ko Jaurlaritzaren araudiari, aurretik barnean adostu ondoren jakina. Halaber, Lankidetzako Euskal Legearen jarraipena egin da, betetze gradua eta epe labur-ertainean izango duen etorkizuna aztertzeko. Gainera, hauteskunde autonomikoak direla eta, hauteskunde pro- grametan sartzeko aldarrikapen zerrenda bat egin da, Parlamentuan ordezkaritza duten al- derdi politikoekin negoziatuta. Era berean, nabarmentzekoa da parte har- tu dela hiru foru aldundietako Plan Zu- zentzailea garatzeko prozesuan, berau baita lankidetza gaietan foru ekimenak koor- dinatuko dituen dokumentua. Lurraldeeta- ko lan-taldeek besteak beste baremazio proposamenak aurkeztu dituzte. Gainera, proposamen horiek onartu ondoren proze- suaren eta emaitzaren barne ebaluaketa egin da. Komunikazio Alorrarekin koordinaturik, iritzi artikuluak argitaratu dira hainbat komunika- bidetan, eta horien bitartez eskatu zaie eus- kal erakunde publikoei konpromiso handia- goa har dezatela elkartasunaren alde, konpromiso hori krisi ekonomiko globalaren testuinguruan osatutako 2010eko lankidetza aurrekontuetan islatuz. Helburu berberare- kin, hainbat bilera antolatu dira Eusko Lege- biltzarreko taldeekin, 2010eko aurrekontuan eragina eduki ahal izateko. Bestalde, sei kapitulu onartu dira eta horiek dira oraingoz Eragin Politikoko Dokumen- tu Markoa osatzen dutenak; dokumentu Eragin Politikoa 210 x 297 coordinadora memoria eusk 17/9/10 10:14 Página 10
  • 13. txostena 200911 Bizkaian, presentzia izan da Bilboko Lankidetza Ba- tzordean eta jarraipena egin zaio bere agendari. Es- pazio horretan proposatu zen Boikota, Desinber- tsioak eta Zigorrak Israelentzat kanpainarekin bat egitea. Gipuzkoan, azkenik, ordezkaritza izan da Donostia- ko Lankidetza Batzordean eta aurrekoetan bezala, jarraipena egin zaio erakundearen agendari. Ins- tantzia honetan ere, Boikota, Desinbertsioak eta Zi- gorrak Israelentzat kanpainarekin bat egitea propo- satu zen. Bestalde, Arrasaten Eragin politikorako tresnak, erremintak eta estrategia positiboak ikas- taroa antolatu zen, lankidetzaren esparruko eragin politikoko lanaren inguruan hainbat giltzarri ema
  • We Need Your Support
    Thank you for visiting our website and your interest in our free products and services. We are nonprofit website to share and download documents. To the running of this website, we need your help to support us.

    Thanks to everyone for your continued support.

    No, Thanks